Zorionak Askapena, Aritz Ganboa

12 Aza

Ni ez naiz artikulu, iritzi edo  burutapen sakonik idazten duen horietakoa. Batetik idazteko trebetasun gabeziagatik eta bestetik iluminazio teoriko falta nabariagatik, beraz gutun hau irakurtzean bi gauza nabarmen antzemango dituzue: idazkera traketsa, eta askotan entzun edo irakurri  diren ideiak.
Hala ere, gutun hau idazteko beharra sentitu dut, izugarrizko beharra! Bi gertakari nagusiki izan dira behar hau nire baitan piztu dutenak. Bata Askapenaren 25. Urteurrena eta bestea 25. urteurrenaren harira Askapenak antolatutako ekimen ugariak, eta hauetan ezagutzera eman digun manifestua.
Askapenan, sorkuntzatik gaur egun arte egon ez naizen arren, 25 urteetan egindako guztiaren parte sentitzen naiz, Euskal Herriaren askapen borrokaren parte alegia.
Ez nintzen Nikaraguan egon edo El Salvadorren,  ez  dut Saharako brigadarik ezagutu Askapenan egon naizen bitartean,  baina nolabait, Askapenaren bitartez, FSLN-rekin zein Fronte Polisarioarekin bat egin dut, Nikaraguar herriarekin edo Saharar herriarekin Euskal Herritar bezala eskutik helduta joan naizela eta banoala sentitzen dut.
25 urte hauetan, Askapenarekin ibilbidea modu batean edo bestean konpartitu dugun guztiok, egin dugu Askapena.  Batzuk , brigadetan parte hartuz, beste batzuk militantziaren bidez, badaude kanpaina ezberdinak burutu dituztenak eta hauetan parte hartu dugunak. Denok Euskal Herri independiente eta sozialista bat eraikitzeko bidean derrigorrezko aportazio bezala.
Ez baitugu ulertzen Euskal Herria askerik zapalkuntzan oinarritutako mundu batean, mundu askerik egongo ez den bezala  zapaldutako Euskal Herri batekin.  Finean, 25 urte hauetan, kriston balioa duen giza kapital eta kapital politiko baten akumulaziorako eltzea izan da Askapena, eta eltze hori betetzeko nekazari  zein abeltzain, edo,  eltze horretatik Euskal jendartea elikatzeko sukaldari zein zerbitzariak izan gara Askapenako militante, kide eta  brigadistak.
Nik garbi daukat! Baserritar zintzoen modura, kalitatezko elikagai osasuntsuz bete dugula eltzea.  Gure etxeetako sukaldeetan sukaldatu izan den bezala, osasungarri eta era berean goxoa den jakia prestatu dugula. Eta Euskal Herrian zehar antolatzen diren auzate, herri bazkari edo afarietan herritar zintzoek zerbitzatu ohi duten bezala zerbitzatu ditugula jaki hauek!
Euskal Askapen prozesua horrela egin izan dugu orain arte. Batzuei lekariak prestatzea tokatu zaizkie, beste batzuei barazkiak, bagaude haragi gorriak prestatu ditugunok, baita pasta prestatu behar izan dutenak ere, arraina, frutak… beti jakin dugu elikadura aberats eta orekatu bat behar genuela, eta menu horren parte izatea tokatu zaigu. Bakoitzak dagokion eltze eta errezetarekin noski. Azken finean denok elikatuko gintuen menuaz ari baikinen.
Horregatik ikaragarri poztu naiz Askapenak Euskal askapen prozesua elikatzen jarraituko duela jakin dudanean. 25 urte egin eta aurrera doala! Nola ulertuko dugu ba, Askapenarik gabeko Euskal askapen mugimendu bat?
Bide batez Euskal Herritar internazionalista  bezala eta Askapenako kide ohi bezala eskerrak eman nai dizkizuet 25. urteurrenaren harira egindako lanagatik. Argi gelditu da Askapenaren balioa zein den, argi utzi duzue! Altsasun egon ginenok Askapena indarberritu bat ikusi genuen, etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dagoen Askapena bat alegia, borrokarako prest dagoena.  Gainera hilabete hauetan zehar egindako ekimen ezberdinetan zein Altsasun egindako festan ikusi genuen bezala, oinarri sozial internazionalista indartsu bat dago Euskal Herrian, zer esana daukan oinarri sozial internazionalista!
Pena handia hartu nuen ekitaldira ezin sartu izanagatik, jende gehiegi zegoela eta. Nik ekitaldi horretan protagonista sentitu nahi nuen, ekitaldiaren parte, kanpoan gelditu ginen guztiak bezala… nire alabatxoa ekitaldi horretan protagonista senti zedin nahi nuen ere… baino tira notizi oso ona zen, ezin ginen sartu hainbeste jenderentzako lekua ez zegoelako.
Badakit gainera antolakuntzan izugarrizko atsekabea sentitu zutela, jendea ezin sartu zegoela jakitean. Badakit ere jende guztia sar zedin ahalegin guztiak egin zituztela, bazekiten, guztiok sentitzen ginela modu batean edo bestean protagonista, eta horregatik, benetako ahalegina egin zen denok parte senti gintezen.
Nola ez zuten jakingo ba, denon protagonista izate nahia, hilabete hauetan burututako lanaren fruitua izanik. Hori da ongi egindako lan baten ondorio ona. Gutun hau hori da, ekitaldi horren baitan egoteko modu bat, Pakito, Begoña, Marta, eta militante internazionalista guztien omenaldi horretan parte hartzeko modu bat,  bide batez ASKAPENAZ maiuskulaz idazteko modu bat.
Bai egia da, nabarituko zenuten bezala ez dut internazionalismoaz gehiegi hitz egin, eta ez, ez da despiste bat izan, ez da nahigabe egindako hanka-sartze bat.
Esan dizuedan bezala, ni ez naiz iluminazio teorikoak dauzkan horietako bat, ezta pentsatzen ditudanak txukun eta modu argian idazten dituen horietakoa.  Internazionalismoaz esateko daukadan guztia Askapenak esaten du bere ekimen eta aportazio teorikoen bitartez. Horrela idatzi izan dut nik orain arte internazionalismoaz:  Askapenan lan eginez eta bere ekimen antolaketa eta eztabaidatan parte hartuz! Zertarako hitz egingo dut nik internazionalismoaz? Zer edo nor ordezkatzen dut nik hortaz hitz egiteko, ez bada neure burua soilik? Nik gaur Askapenaz hitz egin nahi nuen,  Askapenak bere buruaz gutxi hitz egiten duela uste baitut, bueno, internazionalismoaz baino gutxiago behintzat.
Batzutan eltzeaz hitz egin behar da jakiaz hitz egin beharrean. Jakiak eltze ezberdinetan egin daitezke, baino ez dira berdin ateratzen, eta batzuetan eltze egokia ez bada erabiltzen jakia erre daiteke!
Ahaztu gabe! Oso goxoa zegoen Altsasun  Herri bazkarian jandakoa, bikaina…  zorionak sukaldari, zerbitzari…guzti guztiei
GORA ASKAPENA!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: