“La lluita a la motxilla” dokumentala Basaburuan, Arrasaten, Bilbo, Iruña eta Garesen

29 Urr

Jatorriz ‘La lluita a la motxilla’, euskaraz ‘Borroka motxilan’ eta gazteleraz ‘La lucha en la mochila’ izenburuarekin landu du AIXINA ekoizpen etxeak honako dokumentala. El Salvador-era iraultzan laguntzera joan ziren hiru pertsonen istorioa da, internazionalismoaren erakusgarri. Katalunian abiatutako aurkezpenen ostean Euskal Herrira ere iritsiko da; besteak beste, azaroaren 1ean Arrasateko gaztetxean izango da eta Aiemanaldia Gaztetxeak berak, Askapenak eta AIXINA ekoizpen etxeak elkarlanean antolatuta, Azaroaren 2an Basaburuako kultur etxean, Azaroaren 3an Olabeagako Amets Gorria-n, Azaroaren 7an Txantrean eta Azaroaren 9an ‘Casa del Vínculo’-n

Hona hemen trailerra:

«Bere herrian dena eduki arren, nahiago izan zuten ezer ez zeukatenei elkartu. Elisenda (‘Blanca’), Begoña (‘Alba’) eta Marta (‘Begoña’) ez zuten inoiz El Salvador-en elkar topatu. Ez zioten inoiz miseriari eta armadaren errepresioari aurre egiteagatik zauritutakoari elkarrekin ebakuntzarik egin. Ez ziren inoiz euripean aurkitu «dale salvadoreño, que no hay pájaro pequeño» abestuz. Inoiz ez zioten belarrira xuxurlatu elkarri gerra hori noizbait amaituko zela, egunen batean, El Salvador emakume eta gizon askeen herria izango zela. Hirurak borroka bizkarrean hartuta joan ziren, bere ekintza eta keinuekin erakutsiz elkartasuna herrien arteko goxotasuna dela».

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: