Beti aurrera! (Iñaki Etaio)

18 Urr

*Irudian Montxo marrakzilariak Askapenarentzat egindako marrazki-sortaren ale bat, primizian. Laster zabalduko dugu!

Iñaki Etaio gasteiztarrak bidali digu euskaraz eta gaztelaniaz bere gutuna: garai zaharrak gogora ekarriz bai, baina batez ere datozen garaietarako internazionalismoaren ezinbestekotasuna aldarrikatzeko. Mila esker!

Carta escrita por el gasteiztarra  Iñaki Etaio en euskara y castellano: recordando los tiempos pasados sí, pero sobre todo subrayando la necesidad del internacionalismo en los tiempos venideros. Mila esker!

Beti aurrera!

“25 urte! …eta aurrera goaz!” es el lema que aparece en los carteles que anuncian los actos a celebrarse el 10 de noviembre en Altsasu. 25 años han pasado ya desde que Askapena echara a andar. En 1987 corrían otros aires, diferentes. Lo hemos leído, pero sobre todo nos lo han contado quienes lo vivieron. Tiempos de ebullición en Euskal Herria, en lo político, en lo social, y también, como no podía ser de otra forma, en el campo del internacionalismo. Los tiempos de la Nicaragua Nicaragüita. Quienes no lo vivimos nos emocionamos con esas canciones que llegan tan adentro, que de pequeños nos eran familiares sin terminar de entender lo que realmente significaban y que más adelante supimos comprender y valorar. Al mismo tiempo nos podemos dar cuenta de que, para quienes participaron aquellos años de la práctica internacionalista, quienes vivieron esa Revolución, y sobre todo quienes compartieron allá con l@s compas, escuchar estas canciones tiene que ser la hostia (iba a usar una palabra más comedida pero no recoge tan bien el sentido de lo que quería decir; y lo políticamente correcto también debería entrar en crisis).

Pero no es la intención de estas líneas quedarme en aquellos años, en todos esos recuerdos, en todas esas luchas para recordarlas con nostalgia. Desde ese momento, pasaron a formar parte de nuestra memoria histórica internacionalista particular y marcaron fuertemente el ser, la militancia, la forma de entender el mundo de tant@s compañer@s. E influyeron grandemente sobre los cimientos ideológicos de Askapena. La intención de este breve escrito es recalcar, subrayar, poner en mayúsculas (es lo que le falta al cartel) el “… eta aurrera goaz!”. Esa enérgica afirmación que me trae a la memoria otra célebre expresión que encierra en gran medida un significado, un sentimiento, una visión similar: “¡Hasta la victoria siempre!”

En alguna reunión preparatoria de este 25 aniversario con otr@s much@s compañer@s que han pasado por Askapena en estos años se planteaba la posibilidad de que cada un@ realizase aportaciones sobre cómo vivió el internacionalismo en sus años de militancia y sobre la vigencia del internacionalismo hoy. Dándole algunas vueltas al tema, la respuesta más idónea la encontré (no hizo falta buscar mucho) escuchando en el coche con un amigo varios discos de La polla records cuando volvíamos del monte. Comentábamos que la mayoría de letras de aquellas canciones de los años 80 seguían teniendo la misma vigencia 25-30 años después, sólo que hoy, algunas de esas letras serían constitutivas de delito y tal vez incluso apología del terrorismo, y podrían llegar a suponer un “paseo”, o algo más, a la Audiencia Nacional. Con el internacionalismo, su vigencia y su necesidad creo que sucede lo mismo. Igual que hace 25 años era imprescindible, era una necesidad para la supervivencia de los pueblos, hoy en día sigue siendo igual de necesario.

Algunos escenarios a nivel mundial han cambiado. Algunas revoluciones fracasaron o se desfiguraron, otros proyectos populares han emergido con fuerza y han conseguido plantar cara (e incluso vencer en algunos terrenos) al imperialismo, y otras luchas se mantienen en parecidos términos. Lo que es indudable es que la lucha de clases continúa, que la lucha entre los pueblos oprimidos y los imperios y Estados opresores continúa. ¿Ha cambiado algo? Algo sí, pero a nivel mundial, y también a nivel local, el trasfondo sigue siendo el mismo, incluso aunque nos movamos en una nueva fase en Euskal Herria. Puede parecer una obviedad, pero esa es la razón de que siga siendo necesario el internacionalismo. Mientras haya un pueblo oprimido mantendrá su sentido y su necesidad. Mientras haya opresión, mientras haya negación, mientras haya explotación, tendrá que haber lucha, rebeldía y revolución. Mientras haya pueblos oprimidos tendrá que haber internacionalismo. Y para que pueda haber internacionalismo tendrá que haber un análisis de la realidad desde parámetros de clase, de pueblo, de revolución (la verdad es siempre revolucionaria decía Lenin) y una conciencia internacionalista como pueblo que cristalice en una práctica internacionalista realmente eficaz. Esa ha sido, es y deberá ser la labor de Askapena en los próximos años.

Este 25 aniversario debería servir para recordar todo lo vivido y aprendido, para reivindicar a tod@s l@s que han militado en el internacionalismo, a l@s que fueron y son reprimid@s y a l@s que cayeron luchando por la libertad de los pueblos. Este aniversario debería servir para retroceder hasta aquella efervescencia de la Nicaragua Nicaragüita, coger carrerilla y proyectar la lucha internacionalista con más fuerza hacia el futuro, incorporando el internacionalismo como un eje fundamental en la construcción de la nueva Euskal Herria.

25 urte! …eta aurrera goaz!

Beti aurrera!

Iñaki Etaio

Beti aurrera!

“25 urte! …eta aurrera goaz!”, hauxe da Altsasun Azaroaren 10ean egingo diren ekimenak iragartzeko ateratako kartelean agertzen den goiburua. 25 urte pasatu dira jada Askapena ibiltzen hasi zenetik. 1987an beste haize batzuk zebiltzan, ezberdinak gaur egungoekin alderatuta. Irakurri dugu, baina batez ere bizi izan zutenek kontatu digute. Irakite-urteak Euskal Herrian, arlo politikoan, jendartean eta, halabeharrez, arlo internazionalistan ere. Nicaragua Nicaragüitaren garaiak. Bizi izan ez genuenok hunkitzen gara hain sakon heltzen diren abesti horiekin, beren esanahia ondo ulertu gabe txikitan ezagunak egiten zitzaizkigunak, baina aurrerago aditu eta baloratzen ikasi genuenak. Aldi berean, kontura gaitezke urte horietako praktika internazionalistan parte hartu zutenentzat, Iraultza hori bizi zutenentzat eta, batez ere, hango “konpekin” partekatu zutenentzat, abesti horiek entzuteak sekulakoa izan behar duela.

Baina lerro hauen asmoa ez da urte horietan geratzea, oroimen eta borroka horiek guztiak nostalgiarekin gogoratzeko. Momentu horretatik gure memoria historiko internazionalista partikularraren parte izatera pasatu ziren eta eragin handia izan zuten hainbeste kideren izaeran, militantzian eta mundua ulertzeko eran. Eta Askapenaren oinarri ideologikoetan oso indar handia izan zuten. Idazki motz honen xedea honako hau da: aipaturiko “… eta aurrera goaz!” leloa azpimarratzea, nabarmentzea, maiuskuletan jartzea (kartelari falta zaiona). “¡Hasta la victoria siempre!” esamoldearen esanahia, sentimendua eta ikuspegi antzekoa duen baieztapen kementsua.

25. urteurrena prestatzeko Askapenatik igaro diren kide askorekin egindako bileraren batean planteatu zen bakoitzak, militatu zuen urteetan, internazionalismoa nola bizi zuen eta internazionalismoaren gaurkotasunaren inguruko ekarpentxo bat egitea. Gaiari bueltaren bat ematen, erantzun aproposena erraz topatu nuen lagun batekin menditik bueltan kotxean La polla records taldearen disko batzuk entzutean. Komentatu genuen 80. hamarkadaren abesti gehienek gaurkotasun bera mantentzen jarraitzen zutela 25-30 urte beranduago, ezberdintasun “txiki” batekin; abesti batzuen letrek gaur egun delitua suposa zezaketela edo terrorismoaren apologia, eta honek Auzitegi Nazionalera “bidaiaren” bat, edo zerbait gehiago, ekar zezakeela. Internazionalismoarekin, bere gaurkotasunarekin eta bere beharrarekin antzeko zerbait gertatzen dela deritzot. Duela 25 urte ezinbestekoa zen moduan, herriak bizirauteko beharrezkoa zen gisan, gaur egun ere behar-beharrezkoa dugu.

Mundu mailan, eskenatoki batzuk aldatu dira. Iraultza batzuk porrot batean geratu ziren edo desitxuratu ziren, beste herri-proiektu batzuk indarrarekin agertu dira eta inperialismoari aurre egin diote (arlo batzuetan garaipen garrantzitsuak lortzen), eta beste borroka batzuk zeuden bezala mantentzen dira. Zalantzarik gabekoa dena honako hau da: klase borroka mantentzen dela, baita zapaldutako herrien eta inperio edo Estatu zapaltzaileen arteko borroka ere. Zerbait aldatu da? Zerbait bai, baina bai mundu mailan, bai bertako mailan, oinarria berdina izaten jarraitzen du, nahiz eta Euskal Herria aro berri batean egon. Bistakoegia dela esan daiteke, baina hauxe da internazionalismoa ezinbestekoa izatearen arrazoia. Herri zapaldu bat dagoen bitartean, internazionalismoak bere zentzua eta premia mantenduko du. Zapalketa, ukazioa eta esplotazioa dagoen bitartean, borroka, asaldatzea eta iraultza beharrezkoak izango dira. Herri zapalduak dauden bitartean internazionalismoa egon beharko da. Eta internazionalismoa egon ahal izateko ezinbestekoa da errealitatearen analisi sakon bat egotea, klase, herri eta iraultza parametroetatik (Leninek esan zuenez, egia iraultzailea da beti), baita kontzientzia internazionalista herri bezala garatzea ere, benetan eraginkorra den praktika internazionalista bilakatzen dena. Hori izan da, da eta izan beharko da Askapenaren lana hurrengo urteetan.

25. urteurren honek balio beharko luke bizitako eta ikasitako guztia gogoratzeko eta internazionalismoan militatu dutenak, erreprimituak izan direnak eta herrien askatasunaren alde erori zirenak aldarrikatzeko. Urtemuga honek balio behar du Nicaragua Nicaragüita horren irakidura horretara bueltatzeko, abiada hartzeko eta borroka internazionalista indar gehiagorekin etorkizunerantz bideratzeko, internazionalismoa oinarrizko ildo bezala gehituz Euskal Herri berriaren eraikuntzan.

25 urte! …eta aurrera goaz!

Beti aurrera!

Iñaki Etaio

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: