Kartelak, pegatak eta argazkiak

25 Ira

Bilboko Askapenakoek bidali dizkigute kartel eta pegata zahar batzuk: Askapenaren 10. urteurrenekoak eta beste. Erlojuetako orratzak herdoiltzen segitzen duten bitartean, Askepenak 25 urte ere egin ditu 😉

Bestalde Ekaitz Elorriaga brigadistak Mexikoko 2008ko brigadakoak bidali dizkigu eta hau erantsi: “pertsonalki asko bete ninduen esperientzia izan zen. gehiagotan egin ez badut lanean arazoak jartzen dizkidatelako da, bestela… Ta taldeari dagokionez, hasierako elkar-jardun eta bizitzeko beldurrak lehen minutuetan joan ziren.

Talde heterogeneoa cuando menos. jajaja. Oso ondo moldatu ginen une orotan. Momentu onetan barre asko egin genituen bezala momentu txarretan talde bat ginen. Pena dut kontaktua pixkat galdu izana baina datorren urtean 5 urte joan ginela betetzen ditugunez biltzeko asmoa dut, beraz…
 
Brigadekiko hitz onak baino ez ditut, Askapenarekiko bezala.
 
Segi hola lanean, esperientzia mota hau zabalduz. norbanako bakoitzak holako esperientzia bat biziko balu bere bizitzan, gauzak ez leudeke dauden moduan.

Eta azkenik ‘fe de erratas atalean’ Juanma Sarasola kazetariak Irlandako 95. urteko brigadan sartu genuen argazki honen gainean bidali diguna:

Kaixo, eta lehenik zorionak 25. urteurrenagatik! Beste urte askoz izan dadila (Euskal Herria libre izaki, noski!).
 
Juanma Sarasola kazetaria nauzue, brigadista ohia. Hain zuzen ere 1995ean Irlandara joandako brigadako kide izan nintzen. Oso esperientzia baliotsua eta aberatsa izan zitzaidan, eta Irlandarekin maitemintzeko eta hara beste dozena bat bider joatera bultzatu ninduena -gainera, urtebete eman nuen han bizitzen eta lanean-.
 
Argazkiak ikusten aritu naiz, eta halako batean 95ekoa ez den bat topatu dut, hain justu Gerry Adamsen inguruan bi euskaldun eskua ematen agertzen direna. Ni ere hantxe nintzen argazkia ateratzeko unean, baina ez kameraren aurrean, inguruan baizik. Bistan da ez dela 95eko abuztukoa, paparrean daramaten ‘Easter lily’ edo aste santuko liliak -Aberri Egunean jartzen dena- batetik, eta arropak, bestetik, salatzen dutenez.
 
Gerry Adamsen inguruan agertzen diren bi euskaldunak nerekin batera joan ziren Belfastera urte hartan, 1996ko aste santuan, baina gure kabuz joan ginen, ez modu antolatuan. Egia da aurreko urtean, 95eko abuztuan, Askapenako brigadan joan ginela hirurok. Baina argazki hori ezin da 95eko bezala aurkeztu. Ez dut uste arazorik legokeenik honako testua jarriz gero: “1995eko bi brigadakide Sinn Feineko presidente Gerry Adamsekin, Belfasten, 1996ko Aberri Egunean”. Horrekin lot dezakezue brigadetan ibiltzea ez dela toki batera joatea eta gero hartaz ahaztea; aitzitik, kasu askotan -nerea barne- herrialde hori gehiago ezagutzera bultzatzen gaitu, eta hara joaten gara. Ezagutzen ditut kasu gehiago, hala nola 20 bider baino gehiago Belfastera joandako antzuolatar batzuena, lehenago noizbait brigadista izandakoak.
 
Besterik gabe, eta akats ttiki hori zuzenduko duzuelakoan -egiari zor-, har ezazue besarkada haundi bat Irundik.
 
Ondo ospatu!!!
 
Juanma Sarasola
 
1995eko abuztuan Irlandara joandako brigadista,
eta 2006an Askapenaren eta Arbizuko Udalaren bitartez
Palestinako gatazkaren gaineko ‘Olibondoetatik Apartheid Hesira’ liburuaren egilea (nahiz eta Palestinara, 93an, ez nintzen Askapenarekin joan).
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: