Askapenako brigaden inguruan

4 Uzt

Oskar Ezkerro-Gasteiz

Kaixo Askapenako kideak!!

Elkarte  batek 25 urte betetzen dituenean, nik uste, horrek esan nahi duela Euskal Herriaren mapan Askapenak bere bidea markatu izan duela (eta markatzen jarraitzen du) eta nik uste, hau posible izan dela hainbat militante, brigadista, kolaboratzaile, zer esanik ez, beste herrietako hainbat jenderi esker… 

Brigadak izan dira, beharbada, Askapenaren alderdirik ezagunena, izan ere, milaka euskaldun izan dira garai eta brigada desberdinetan pare hartu izan dutenak. Brigadista izatea ardura handiko gauza bat zen, izan ere, zure herriko enbaxadoretzat hartzen zintuzten eta ematen zen irudia oso garrantzitsua zen.

Nire esperientzia kontutan hartuta, hiru brigada desberdinetan parte hartu nuen, oso desberdinak, herriaren prozesu politikoaren aldetik, lanaren aldetik (lana aitzaki bat izaten zen jendearengana hurbiltzeko) eta baita ere bizitako esperientziaren aldetik, dena dela, hemendik eskertu nahiko nuke azken 25 urte hauetan bere lanari esker, oztopoen gainetik, modu desberdinetan Askapena “bizirik” mantendu dutenak eta baita ere Askapenaren bidez brigada desberdinak jaso izan dituzten herrialdeak.

Ni ere Askapenako kide izateaz harro nago.

 

Agur bat. Oskar Ezkerro

Utzi iruzkina