Diego Ugarteren gutuna

28 Eka

Diego Ugartek, euskal preso politikoa eta Askapenako kide ohiak, helarazi digu gutun hunkigarri hau Aspenaren 25 urteen harira eta bere militantzia internazionalista gogoratuz: zenbat gauza ikasi zuen, munduko herrien gaineko ezagutzak geurearen aldeko borroka-konpromisoa nola handitu zion. Gutunaren bukaeran bere helbidea duzue, gutunak idatzi nahi badizkiozue…

Duela gutxi espetxean izandako bisita lagun batek gogorarazi zidan jada 25 urte pasa direla Askapena sortu zenetik. Ordutik hona zenbat izango dira Askapenak eman dituen hitzaldiak, prentsaurrekoak, eta zenbat izango dira bere egoitzetatik pasa diren brigadistak eta militanteak. Pilo bat.

Ni ere Askapenako militantea izan naiz eta atzeraka begira esan dezaket militantzia horrek pisu handia izan duela nire bizitzan. Militante egin nintzen Askapenan Irlandara joandako brigada batean parte hartu eta gero.

Askapenan orduan gauza asko irakatsi zidaten: militantziaren konzeptua zertan datzan, ezkerrekoa izaten zer den, zer den iraultzailea izatea, ezin dela beste herrientzako askatasuna aldarrikatu, norberarena aldarrikatzeko prest ez gaudenean.

Labur-bilduz, erakutsi zidaten ezker abertzaleko militantea izaten, eta internazionalismoaren ikuspuntutik, nire herriaren alde borrokatzen dudanean ez dudala laguntzen bakarrik nire herria askatzen, gainontzeko herri zapalduak askatzeko ere balio duelako. Oso urte politak izan ziren bizi izan nituenak, Askapenan asko ikasi nuelako eta balio handiko pertsona asko ezagutu nuelako eta horrela pixkanaka munduari buruzko nire ezagutza handituz joan zen eta horrekin batera gure herriarekiko nuen konpromisoa handituz joan zen. E.T.A. erakundeko militantea egin arte.

Pozten naiz Askapenan militantea izanagatik.Badakit elkartasuna eraman duena mundu osoan zehar eta aldi berean herri horietatik bueltan elkartasuna ekarri diguna. Askapena mundura begira Euskal Herriak duen lehio bat da, elkartasuna modu iraultzailean jorratu duena. Horregatik oraindik funtzio hori norbaitek bete beharko du, XXI. mende honen hasieran herrien arteko samurtasuna beharrezkoa delako.

Diego Ugarte.

Centro Penitenciario de GranadaAlbolote.

Ctra. Comarcal 220, Km. 6 18220

Albolote (Granada)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: